2024-07-15

Izen emaiteak - Inscriptions aux cours de basque 2024/2025

Euskara kurtsoak buruilaren 30ean hasiko dira berriz, izena oraindanik eman!
Aintzin izen-emaite galdetegia

Les cours de basque reprendront le 30 septembre, inscrivez-vous dès à présent !


2024-02-13

23.korrika

Korrika 23 badator!


23.korrika 2024eko martxoaren 14ean Irundik abiatuko da eta Baionarat helduko martxoaren 24ean, 2500 kilometro baino gehiago egin ondotik.

Gure eskualdeak martxoaren 15ean zeharkatuko ditu, ostiral goizean.

Kilometroak hemen ikus: 23.korrika Oztibarre-Garazi-Baigorri 

 


HARRO HERRI da 23. KORRIKAren leloa: Harro eta Herri. KORRIKAk herri aldarri alai eta tinkoa izan nahi du; zabaldu nahi dugu euskararen aldeko mugimendua: mugi dezagun euskararen herria, ingurua mugiarazi arte. Garaia da aho batez oihukatzeko euskaraz bizi nahi dugula.

Elkarteek kilometro bat atxik dezakete hemen: 23.korrika

Xehetasun guziak korrika.eus gunean.



La 23ème Korrika se prépare. 

La grande course relais en faveur de la langue basque organisée par AEK, la fédération des cours de basque aux adultes, démarrera le jeudi 14 mars 2024 de Irun pour s'achever à Baiona le dimanche 24 mars, après avoir parcouru plus de 2500 kilomètres.

Elle passera par ici le vendredi 15 mars au matin : carte

HARRO HERRI est la devise de la 23ième KORRIKA : fierté et peuple. KORRIKA est une revendication joyeuse et ferme. Nous souhaitons étendre le mouvement en faveur de l’euskara : activons le peuple de l’euskara, remuons ciel et terre. Il est temps de revendiquer haut et fort que nous voulons vivre en basque.

Les associations peuvent réserver un kilomètre ici : 23.korrika

Toutes les informations sur korrika.eus

2022-07-20

2022/2023 sartzea - Rentrée cours 2022/2023

Garazi eta Baigorriko euskara kurtsoak 2022ko urriaren 3 goiti hasiko dira berriz.

Izen emaiteak iraganen dira:
• Donibane Garazin, Gau Eskolan (Trinketeko plaza, 3), buruilaren 12tik 23rat, 10:00-13:00 / 16:00-19:00
• Baigorrin, Elizondo gelan, buruilaren 24ean, 9:00-12:00

Aintzin izen-emaiteak hemen


La reprise des cours de basque sur Garazi et Baigorri aura lieu le lundi 3 octobre 2022.

Les permanences d'inscriptions sont organisées :
• A Saint Jean Pied de Port, Gau Eskola (3 place du Trinquet), du 12 au 23 septembre, de 10h à 13h et de 16h à 19h
• A Baigorri, salle Elizondo, le samedi 24 septembre, de 9h à 12h

Pré-inscriptions ici


2022-02-11

22.korrika

 


Korrika 22 badator!


22.korrika 2022ko martxoaren 31an Arabako Amurriotik abiatuko da eta Donostiara helduko apirilaren 10ean, 2000 kilometro baino gehiago egin ondotik.
Iparraldeko probintziak apirilaren 4 eta 9an zeharkatuko ditu.

Baxe Nafarroan apirilaren 4ean pasatuko zaugu, astelehen goizeko 16:00tan Arnegitik sartuz.


 

HITZEKIN da 22.Korrikaren leloa: hitza eta ekintza. Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Ekiteko ordua da. Orain da unea: euskara hitzetik ekintzara.

Elkarteek kilometro bat atxik dezakete hemen: 22.korrika

Xehetasun guziak korrika.eus gunean.




La 22ème Korrika se prépare.

La grande course relais en faveur de la langue basque organisée par AEK, la fédération des cours de basque aux adultes, démarrera le jeudi 31 mars 2022 de Amurrio (Araba) pour s'achever à Donostia le dimanche 10 avril, après avoir parcouru plus de 2000 kilomètres.
Elle traversera les provinces du Nord les 4 et 9 avril.


Korrika
entrera en Basse Navarre le lundi 4 avril à 16h.

HITZEKIN est la devise de la 22ème Korrika : parole et action. Une langue est faite de mots, mais les initiatives construisent la communauté d'une langue. C'est le moment de passer des paroles à l'action.

Les associations peuvent réserver un kilomètre ici : 22.korrika

Toutes les informations sur korrika.eus

2021-10-01

Euskara hobetu Garazi eta Baigorrin

Euskararen hobetzeko beharra balin baduzu, hainbat aukera eskaintzen dauzugu:

- EGA azterketa prestatzeko online saioa

Urritik maiatzera
Idatzizko eta ahozko frogak prestatzeko
Ariketak eta bideo konferentziak erakaslearekin
3 oren lan astean

- B1 eta B2 mailako kurtsoak

Astean behin edo bi aldiz
Gaitasun guziak lantzeko: gramatika, mintzamena, irakurmena, ulermena...

- Mintzapraktika

Asteartetan, 19:30 eta 21:30 artean
Garaziko Gau Eskolan
Ahozko adierazpena lantzeko

- Irakurketa taldea

Ostiraletan, 19:00etan
Baigorri Bixentainian
Irakurmenaren lantzeko




2021-09-24

Izen-emaitea - Inscription aux cours de basque 2021/2022

Izena eman hemen

Xehetasunak : 05 59 37 79 15 - garazi-baigorri(@)aek.eus


Inscrivez-vous ici

Informations : 05 59 37 79 15 - garazi-baigorri(@)aek.eus