2017-03-06

20.korrika kulturala : Korrika gaua, Donazaharren

Martxoaren 11a, ebiakoitza, 20:00
Donazaharre, Lutxiborda, Arradoi gela

KORRIKA GAUA !

20.korrikako dokumentala : BATZUK, EUSKARAREN LAU AURPEGI

Euskaraz, azpitituluak frantsesez (2017)
Zuzendaritza, gidoia eta edizioa : Hiru Damatxo
Ekoizpena : Hiru Damatxo eta AEK
Argazki zuzendaritza eta soinua : Mikel Blasco de Imaz
Parte hartu dute : Maika Etxekopar Lougarot, Ander Larunbe Anderson, Elena Caballero Villanueva, Daniel Álvarez López

Hizkuntza, Kultura, Mundu BatZUK. Euskal Herrian, hainbat modu daude euskara eta hizkuntzak bizitzeko, pertsona bakoitzeko bat, BatZUK : zenbait elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak. Lan honetan, horietako lau ezagutuko ditugu; lau herritarren bizitzetan sartuko gara, nor bere testuinguruan dagoela.
Euskaraz bizi den jendea, edo euskarara hurbildu dena, masa homogeneoa izatetik urrun, kolore eta ñabardura ugariko multzoa da, eta aniztasun horren argazkia duzue dokumental hau. Hauek dira euskaldun BatZuk. Hemen dituzue euskararen lau aurpegi, beste askoren artean. Euskalduna izateko milaka modu daude, eta Maikak, Danik, Anderrek eta Elenak, zein bere hizkuntza-aberastasun eta kultura-aniztasunetik, euskararekin bat egiten dute. Haiekin batera, BATZUK gehiago gara.



Ikusgarria : DUDA
Musika - Bertsoak - Dantza
Patrik Larralde, Bixente Hirigarai, Tony le Guilly, Aitzol Lasa

Euskara UKAN ala euskaraduna IZAN, dugun ta giren kultura nola ulertu hitzan :
euskaldun nortasuna ala jabetza gisan ? nortasuna ala jabetza gisan ? Girelako duguia ? dugulako girea ? ukan eta izanetik, bera al da bidea ?



+ AEKko ikasleak kantuz !

20.korrikako jantziak salgai

Sartzea : 9 €, Korrika laguntzaileak : 7 €

2017-02-26

20.korrika kulturala : "GUtik ZURA" dokumentala, Donibane Garazin

Martxoaren 2a, osteguna, 20:00
Donibane Garazi, Le Vauban zinegela
Dokumentala : GUtik ZURA
Webgunea

Ondotik, solasaldia Jon Maia egilearekin

Euskaraz (2016, 90 mn)
Mª Jose Barriola Baraibarrek sortu, sustatu eta zuzendutako proiektua
Filmaren zuzendaria : Jon Maia Soria
Gidoia : Jon Maia Soria eta Mari Jose Barriola Baraibar
Argazki Zuzendaria : Juantxo Sardón Altuna

Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude. Dokumental honetan aintzinatik etorkizunerako bidaia eginen dugu lur honetako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko ditugu, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz.

20.korrikako jantziak salgai
Sartzea : 7 €, Korrika laguntzaileak : 5 €

20.korrika kulturala : "Atte hil aurretik" antzerkia, Baigorrin

Otsailaren 26a, igandea, 17:00
Baigorri, Plaza Xoko

Antzerkia : ATTE HIL AURRETIK
Beheko Larraine konpainia

3garren ZUbi Deialdiko Proeiktua Erremoseneako Maxusek bere biloba Aneri beti ipuin bera kontatzen zion. Bi hilabete egin ditu ordea istorio hori azkenekoz entzun zuenetik. Anek amonaren segida hartu du harategian. Urtero bezala, ihauteriak hemen dira baina aurtengo zintzarri hotsek gogor inarrosiko dute Ane, amonaren ipuinak ezkutuan zeraman esanahia agerian utziz.

Baxe Nafarroako Herri Antzokiak antolaturik

20.korrikako jantziak salgai
Sartzea : 8 €, Korrika laguntzaileak : 7 €

2017-01-16

Argazki lehiaketa - Concours photo

Gau eskolako talde guziek argazki lehiaketan parte hartu dute eta irabazlea egunezko A2-2 taldea atera da, "Ikasi" gaiari lotu argazki eder honekin :

Asteburuko ateraldia

Asteburuko ikasleen ateraldia Battitt Ibargaraien etxaldean, mahastiak ezagutzen eta Ardan harri arno xuria goxatzen !