2007-09-24

2007 SARTZEA / Reprise des cours

Euskara kurtsoak laster hasiko dira berriz...
orain da izen emaiteko garaia!

Les cours de basque reprennent bientôt... c'est le moment de s'inscrire!
aeksartzea.jpg

2007-09-21

Euskaldun (arra)izan nahi? / Envie de (re)devenir euskaldun?

Euskaldun berri baten hitzak
Lire l'article

Aurten, berriz ere, ehunka lagun gau eskoletarat hurbilduko dira.

Horietarik batzu, berriki bizi duten herriaren hizkuntza ikasteko gogoa dute.
Euskal herritar ez dira, herriarekin loturarik ez dute, salbu bizia hemen dutela orain, etxea, lana, maitalea, haurrak...
Laster hauteman dute hizkuntza ezagutu gabe ez zutela herria ulertuko eta barnatuko. Bereganatzea hautatu dute, traba guzien gainetik, hizkuntzaren berezitasunak ezaguturik ere, "besteekin zerikusirik ez du, egitura arrunt berea du..." diolarik erakasleak, lasaitzeko doia! Zerbait baduke gehiago alta, orain arte bizirauteko.
Zangoa beste mundu batean sartzeko bezala da beraz heientzat euskara ikastea, eta honen egiteko gai izan behar da, jakin-mina lagun, bainan apaltasun osoz.
Euskaldun berri izan nahi izan duzu Damien, eta bidean zaude, hortarat joaiteko ezinbestekoa baituzu: euskararen maitasuna!


Eta bihotzaldirik gabe, zer da hizkuntza? Nola mintza, ikas, erakas genezake maite ez dugun hizkuntza bat? Nekez.
Elkarren artean komunikatzeko bide ainitz dira, horietan elea, eta elearen gibelean zerbaiten adierazteko gogoa.
Erranak ez duelarik behar hori atsetzen, mina da sortzen, min gordea bainan sakona.
Hola dira ere hurbiltzen hautzaroan euskaraz mintzatu direnak, eta eskolatzearekin beste hizkuntza bati jartzea eskatua izan zaienak. Zatiketa honen ondorioak gau eskoletan ikusten eta entzuten dira orain, gehienetan arazo linguistikoak baino psikologikoagoak direlarik...
Zoin den frustagarria egituratu gaituen hizkuntzarekin mintzatzeko gai ez girelarik eta behar bada oraino gehiago gure haurrekin delarik.
Ez da kasu honetan euskara ikasten, baizik eta girena egin gaituena arraikasten.


AEKn behar horien guzientzat hor izan nahi dugu.
Atearen aintzinean, urte guziz garai berean, lotsa mendi haundi bat atxemaiten dugu, hor berean abandonatua... erratzaldi on bat eta aintzina!!!


Euskara, zure kuraia!