2009-03-16

Korrika kulturala : Erregea eta bufoia

Baigorri, Biletxea gelan - 18:30

Aurresalmenta : Baionako Elkar megadenda, Garaziko turismo bulegoa, Garaziko Gau Eskola

korrika-jpb-erregea-eta-bufoia-m25-eta-m28.jpgBertsoa eta antzerkia lotuko dituen lana da Erregea eta Bufoia. Nork apainduko ote du hitza hobeki? Hori da erregea eta bufoiaren arteko “borroka” edo hobe erranik, jolas honen bidez esperimentatu nahi dena.


Erregea (Amets Arzallus) pertsonaia ezberdinez baliatuko da bufoiaren hitzeri aurre egiteko eta bufoiak (Ander Lipus), aldiz, erregearekin jolastu nahiko du, burla eta trufa eginez… Bainan, ez du lan errexa izanen, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten.



Tokian-tokiko egoeretara eta herrietara prestatu gaiek erabateko bat-batekotasuna emanen diote emanaldiari.
Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan, garailea nor izanen ote da?


Erregea: Amets Arzallus bertsolaria
Bufoia: Ander Lipus antzezlea
Gai-emailea: Unai Elizasu