2010-06-04

Mendi ibilaldiak 2010

Mendi ibilaldiak


2010eko Ekainaren 13an, igandez
AUZA mendian


> Mendizaleen ibilaldia
Autoz elgarrekin igaiteko hitzordua > 07:30tan, Baigorrin, Bixentainia ostatuaren aintzinean.
Abiatzea > 08:00etan, Izpegiko lepoan.
Ibilbidea > Izpegi => Auza
Iraupena > 4 oren


> Ibilaldi lasaia (haurrentzat egokia)
Autoz elgarrekin igaiteko hitzordua > 09:30tan, Baigorrin, Bixentainia ostatuaren aintzinean.
Abiatzea > 10:00etan, Izpegiko lepoan.
Ibilbidea > Izpegi => Nekaitz
Iraupena > 2 oren


Euskaraz mintzatzeko parada bat gehiago eskaintzeko, Garaziko Gau Eskolan mendi ibilaldiak antolatzen ditugu urtero, ekaina erditsutan.

Aurten Baxe Nafarroa eta Baztan-en artean kokaturik den Auza mendirat joaitea hautatu dugu, ttonttorreko bista paregabekoaz loriatzeko !

Izpegiko lepoko aparkalekutik joanez, Nekaitzeko pago oihan ederra zeharkatuko dugu, Olhateko kaskoaren mazeletik.
Belardietatik igan eta, leporat helduko gira (814 m), hor izanen da ibilaldi lasaiaren heltzea.
Tokiaz goxatu ondotik, xendra beretik jautsiko gira berriz.


Mendizaleen ibilbideak aintzina jarraituko du, Elhorrietako lepoa (831 m) gainditu ondotik,  ezkerraldean harrespilak ikusten ahalko ditugu, eta Harrigorriko kasko xorrotxa.
Oihanetik atera eta, azken lepoa ukanen dugu begi aintzinean (1117 m), hortik Auza mendiaren ezkerreko ertzetik joanen gira aintzina, azkenean kaskorat heltzeko (1305 m)  !!


Goramendi, Irubela, Iparla, Baigura, Adi, Adartza, Orhi, Auñamendi... hara zoin diren handik ikusten ahalko ditugun mendietarik batzu : miresgarria !

Itzuli eta, bazkari goxo baten mentura ukanen dugu Baigorriko Bixentainian, ikusi dugunaren kondatzeko, kalakan aritzeko, kantatzeko...

Bazkaltzeko izena eman, ekainaren 10eko, 05 59 37 79 15 zenbakira deituz.

Mend ibilaldiak 2010

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina