2015-03-09

19.korrika kulturala : Beste aldekoak (Peio Etxekopar, Asisko Urmeneta)


Peio ETXEKOPAR : Zuberoko arte-ekimen kolektibo zenbaitzuetan partzuer ohia, Japoniako karaoketan “Volare” kantuan berezitua, gazte-hezitzaile ari da egun.

Asisko URMENETA : T edo Dz bukatzen den hainbat proiekturen sustatzaile : Napartheid, Pellot, Mantxut, Gartxot. Abstemiari buruzko teorizatzaile. 

«Oro gara beste aldeko. Lexantzüko laborarikume batek nola atzaman duen Bilbo. Iruñeko urbanita bat zerendako plantatu den Oztibarreko herri txipienean. Berauen autobiografiatik abiaturik, umorea eta duda metodikoa lagun, bi euskaldun periferiko hauek giltza batzuk emanen dizkigute, gure burua hobeki ezagutzeko.
...edo ez.»

Irisarri, Ospitalea
20:30