Martxoaren 11a,
ebiakoitza, 20:00
KORRIKA GAUA !
20.korrikako dokumentala : BATZUK, EUSKARAREN LAU AURPEGI
Euskaraz, azpitituluak
frantsesez (2017)
Zuzendaritza, gidoia eta edizioa
: Hiru Damatxo
Ekoizpena : Hiru Damatxo eta AEK
Argazki zuzendaritza eta soinua
: Mikel Blasco de Imaz
Parte hartu dute : Maika
Etxekopar Lougarot, Ander Larunbe Anderson, Elena Caballero Villanueva, Daniel
Álvarez López
Hizkuntza, Kultura, Mundu BatZUK.
Euskal Herrian, hainbat modu daude euskara eta hizkuntzak bizitzeko, pertsona bakoitzeko
bat, BatZUK : zenbait elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak.
Lan honetan, horietako lau ezagutuko ditugu; lau herritarren bizitzetan sartuko
gara, nor bere testuinguruan dagoela.
Euskaraz bizi den jendea, edo
euskarara hurbildu dena, masa homogeneoa izatetik urrun, kolore eta ñabardura
ugariko multzoa da, eta aniztasun horren argazkia duzue dokumental hau. Hauek dira
euskaldun BatZuk. Hemen dituzue euskararen lau aurpegi, beste askoren artean.
Euskalduna izateko milaka modu daude, eta Maikak, Danik, Anderrek eta Elenak,
zein bere hizkuntza-aberastasun eta kultura-aniztasunetik, euskararekin bat
egiten dute. Haiekin batera, BATZUK gehiago gara.
Ikusgarria : DUDA
Musika - Bertsoak - Dantza
Patrik Larralde, Bixente
Hirigarai, Tony le Guilly, Aitzol Lasa
Euskara UKAN ala euskaraduna
IZAN, dugun ta giren kultura nola ulertu hitzan :
euskaldun nortasuna ala jabetza
gisan ? nortasuna ala jabetza gisan ? Girelako duguia ? dugulako girea ? ukan
eta izanetik, bera al da bidea ?
+ AEKko ikasleak kantuz !
20.korrikako jantziak salgai
Sartzea : 9 €, Korrika
laguntzaileak : 7 €